XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garezurra, oraingo tximinoena baino askoz ere handiagoa zen, baina aldi berean oraingo edozein gizakirena baino askoz ere txikiagoa ere bai.

Hortzak berriz, gizakiaren eta tximinoaren hortzen tartekoak ziren.

Duboisek hezur haiek zituen izakiari Pithecnthropus erectus (tximino-gizaki zuta) izena ipini zion eta bere xehetasun guztiak 1894. urtean argitaratu zituen.

Berebiziko eztabaidak sortu ziren Duboisen lana argitaratu orduko.

Izan ere gizakiaren jatorria eta eboluzioa berez oso gai arantzatsuak dira eta garai hartan are eta gehiago.

Gainera gizakiaren eboluzioaren urratsak hezur-pusketa batzuetan oinarrituta zehatz baieztatzeak gehiegikeria zirudien.

Geroztik antzeko aurkikuntzak egin dira Txinan eta Afrikan eta poliki-poliki frogak pilatuz gizakiaren jatorrirainoko katemailak zehazterik egon da.

Gizakien kasuan beraz, eboluzioa teori mailatik frogapen praktikoen mailara pasatzerik egon da.

Lan horretan gainera Dubois aitzindaria izan dela ez dago ukatzerik.

Dubois 1895. urtean Europara itzuli zen eta lau urte geroago Amsterdameko unibertsitatean geologi irakasle izendatu zuten.

Duboisek bere bizialdiko azken urteetan aldaketa arraroa izan zuen bere pentsakeran.

Zaharturik eta hainbeste eztabaidaz asperturik zegoenean, bapatean bere ikuspegia aldatu egin zuen.

Antropologoen komunitatea Javako gizakia edo Pithecanthropus erectus izakia gizakiaren arbasoa zela erabat konbentziturik zegoenean, bera hori ukatzen hasi zen.

Behin eta berriz esaten zuen fosil haiek tximinoren baten eskeletokoak zirela eta ez lehen gizakiaren eskeletokoak.

Eugene Dubois azkenean laurogeitabi urte zituela hil zen Belgikako Halen herrian; 1940. urteko abenduaren 16an.

Aurten beteko da beraz hil zeneko berrogeitamargarren urteurrena.